Eskuz banakako pilota txapelketako finalak

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 4a, 13:46

Erabakita geratu da larunbatean finala jokatuko duen bikotea zein izango den. Loidi-Mujika izango da. Atzokoan Loidi 22-18 gailendu zitzaion Arrietari, partidu estu eta ezin lehiatuagoan. Mujikak berriz, alde handiagoarekin lortu du finalerako txartela, 9 tantorekin utzi baitu Irazustabarrena. Larunbatean, finalak. Jarraian, emaitzak eta egitaraua:

Hala ere, biek jokatutako partidan tanto ikusgarri zein lehiatuak ikusteko aukera izan zen. Arrietak eta Irazustabarrenak azken partida bat jokatu beharko dute elkarren aurka 3. eta 4. postuak zehazteko. Larunbatean izango da, finalaren aurretik.
 
Larunbateko egitaraua:
  • 17:00 Haur mailako 3-4. postuak: Mattin Usarralde-Oier Goenaga.
  • 17:30: Helduen mailako 3-4. postuak: Suharri Irazustabarrena - Erlaitz Arrieta.
  • 18:00 Haurren finala: Emaitz Artola-Aimar Urra.
  • 18:30 Helduen finala: Julen Loidi-Josu Mujika.
 
Finalaurrekoak, emaitzak:
  • Julen Loidi 22-18 Erlaitz Arrieta.
  • Josu Mujika 22-9 Suharri Irazustabarrena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!