Urnietako Udalak hitzarmena sinatu zuen 2018ko ekainaren 12an Xoxoka Motor Kirol Klubarekin herrian motor kirolen zaletasuna sustatzen laguntzeko. Hala, klubaren eskaera berri bat aintzat hartuta, hitzarmen hori aldatu egin da eta, aurrerantzean, klubak Udalaren lokal bat erabiltzeko aukera izango du.