Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Dozenaka lagun elkartu dira San Juan plazan

Jon Ander Ubeda 2019ko aza. 25a, 19:44

Udalak egin duen deialdiarekin bat egin dute doenaka herritarrek, eta denen artean Asier Nieblaren senideak eta lagunak nabarmendu dira. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Asier Nieblarena genero indarkeria kasua dela aldarrikatzen dute.

Isilean ordu laurdenez izan dira, San Juan plazan. Elkarretaratzea txalo artean amaitu da. Asier Nieblaren senide eta lagunez gain, herritar ugari eta Udal ordezkaritza zabala elkartu da. EAJ-PNVko, PSE-EEko eta EH Bilduko zinegotzi gehienak elkarretaratzean izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!