2019/12/10 19:00

Dokumentalak

Dokumentala: “In Dialogue”

Dokumentala: “In Dialogue”
Lekaio Kultur Etxea, Urnieta

Ipar Irlandako gatazka eta elkarrizketaren boterea uztartzen dituen dokumentala

Sinopsia: Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har, izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRA-ko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!