Koronabirusa

"Erosketak astean behin egiten saiatu, eta konpainiako animaliekin paseo laburrak egin”

Aiurri 2020ko mar. 28a, 12:30

Urnietako Udalak argibide zehatzak egin dizkie herrikideei: ”Kalean ahalik eta denbora gutxien igarotzea gomendatzen da”.

  • Erosketak egunero egin beharrean, hobeto da zerrenda prestatu eta beharrezkoak diren elikagaiak eta gainerako gauzak erostera astean behin irtetea. Eta posible bada txartelarekin ordaindu”.
  • "Txakurrei edo bestelako animaliei dagokienean, paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar dira, animalien behar fisiologikoak egiteko beharrezkoa den denbora bakarrik igaroz. Horretaz gain, kontuan eduki behar da bai animaliek eta baita jabeek ere gainerako animalia eta pertsonekin kontakturik ez izatea eta animalia lotuta eramatea. Horrez gain, garbikaria duen ur botila eraman behar da, txakurrak txiza egin ondoren ingurua garbitzeko. Animalien gorotzak jasotzeko berriz, poltsak erabili behar dira”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!