Malen Morandeira Super Amarako lehen taldean ariko da

Aiurri 2020ko uzt. 28a, 09:43

Aurre denboraldiari ekin dio Bera Bera eskubaloi taldeak, eta partaideen artean dago urnietar gaztea. Prestakuntza osoa lehen taldearekin egingo du, eta denboraldian zehar lehen taldean eta gazteen taldean ariko da.

Morandeira lehen taldeko kide dela ia-ia, esan daiteke. Izan ere, urte osoan zehar senior taldean eta profesional mailako taldean ariko baita. Prestaketa saioak astean zehar lehen taldearekin egingo ditu, eta baita hainbat partidatara joateko aukera ere.

Profesional mailako jokalari berriekin osatu da Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldea, eta harrobia ez dute bazterrean utziko. Gazteen artean urratsa ematetik gertu daude Amaia Zolezzi, Malen Morandeira eta June Del Campo. Hirurak argazkian ageri dira.

Apirilean bazterrean utzitako kopa dute jomugan. Irailean jokatuko da, eta taldea pixkanaka lehen helburu handi horretarako prestatzen hasiko da. Entrenatzailea pozarren dago: “Inoiz izan dudan jokalari talde osatuena daukat”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!