Asier Nieblaren familiaren eskakizunarekin erabateko adostasuna

Aiurri 2020ko abu. 2a, 10:08

Uztaileko ohiko Udal batzarraldian, Asier Nieblaren kasua indarkeria matxistatatzat hartzeko mozioa aztergai izan zen. Laster beteko dira bi urte herriko gaztea eraso baten ondorioz hil zenetik.

PSE-EEk aurkeztu zuen mozioa, eta EAJ-PNV eta EH Bildu ere bat etorri ziren mozioaren asmoarekin eta edukiarekin. Mozioak zera dio:

  1. “Urnietako Udalak Asier Nieblarena bezalako erasoak genero-indarkeriaren eta indarkeria matxistaren testuinguru argi batean onartzen dituela”.

  2. “Urnietako Udalak ahalik eta lasterren aurkeztea Osoko Bilkuran indarkeria matxistaren biktimei eta erantzun publikoari buruzko protokolo politikoa, Asier Nieblarena bezalako kasuetan indarkeria matxistaren aitorpena sartzeaz gain”.

  3. “Urnietako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berriz azter dezala indarkeria matxista mota hori Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Legean sartzea”.

  4. “Urnietako Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio sar ditzala genero indarkeriaren Legean Asier Nieblarena bezalako kasuak”.

  5. “Urnietako Udalak dosier bat aurkeztuko die Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, honako hauek jasoko dituena: Asier Nieblaren kasuaren historia, adierazpen instituzionalak, komunikabideetan egindako adierazpenak, argazkiak eta abar, egoeraren benetako testuinguruan jartzeko”.

 

Mozioa aztergai izan zen, 32:16 minututik aurrera:

 

Kasua aski ezaguna da Gipuzkoan, eta bereziki eskualdean. Niebla familia, geroztik, kasua indarkeria matxistatzat hartzeko borrokan ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!