Edukiontzien erabilera ohikoa izatera igaroko da, astelehenean hasita

Aiurri 2020ko abu. 3a, 07:00

Abuztuaren 3an hasita, errefusaren edukiontzia asteazkenero eta igandero erabiltzeko aukera berrezarriko da. Koronabirusagatik malgutu egin zen zaborra botatzeko araudia, baina astelehenean hasita ohiko dinamika ezarriko da berriro. Gainerako edukiontziak egunero erabili ahal izango dira, horien irekiera ez baitago mugatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!