Iturriaren estreinaldia Euskaltel Euskadirekin

Aiurri 2020ko abu. 3a, 09:00

"La Route d'Occitanie 2020" Okzitaniako lasterketan parte hartzen ari da Mikel Iturria unietarra. Denboraldiko eta Euskaltel Euskadiko mailotarekin parte hartzen ari den lehen proba da, Koronabirusak eragindako ez ohiko denboraldian.

Abuztuaren 1etik 4ra mugaz bestaldeko errepideetan ibiliko da. Bigarren etaparen ostean, Iturria 73. postuan dago lidergotzatik 16 segundura. Gaurkoan mendiko etapa izango da, Piriniotako hainbat portu igo behar baitituzte. Tartean lehen mailako hiru. Etapak 163,5 kilometroko luzera du, eta 4.001 metroko desnibela.

Lasterketa bihar amaituko da, lau eguneko itzuliari amaiera emanez.

Iturriak berak sareetan estreinaldiko proba zela gogorarazi zuen:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!