Etxeberri plazako igogailua erabilgarri dago jada

Aiurri 2020ko abu. 9a, 09:50
Urnietako Udalak jakinarazi duenez, Eteneta eta San Juan plaza lotzen dituen igogailua erabilgarri dago. Mugikortasuna eta irisgarritasuna areagotuko duelakoan dago Udal erakundea, herrigunearen behealdea eta gaikaldea lotuko dituelako.

Obra handi samarra izan da, eta denbora asko eman behar izan dute. Dagoeneko erabilgarri dago eta, hori bai, Koronabirusa dela eta segurtasun eta prebentzio neurriak hartu behar dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!