Mielarik gabeko egunak Urnietan

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 24a, 13:12

Osteguna izanik, gaurkoan hasiko lirateke jaiak Urnietan. Eta herrikideentzat aski ezaguna den egitarauarekin, alegia, Mielaren jaitsierarekin. Pregoia, txupinazoa, txosnen irekiera eta patata tortila lehiaketa... jaien hasiera bizia izaten zen Urnietan. Zoritxarrez, aurreko edizioak gogoan hartuz igaro beharko dira aurtengoak.

Mielak 2010eko jaietan egin zuen agerpena, Poxta Zahar gazte koadrilen eskutik. Jaietako hitzordu ezberdinetan agertu zen, eta azkar batean beste herri eragile batzuk oso baliagarritzat hartu zuten. 2011ko jaietan, Jai Batzordearen ekimenez, Miela jaietako protagonista bilakatu zen. Eta geroztik jaien ikur bilakatu da. Iluntzeko 19:00ak aldera elizako kanpaidorretik jaitsi ohi da, Marizulotik San Juan plazara egiten duen bidea irudikatuz. Jaiek iraun bitartean agerpen handia du jaietako hitzorduetan.

Mielaren jaitsieraz gain, urtez urte pertsona edo kolektibo ezberdinek irakurri izan dute pregoia. Eta jaietan murgiltzeko gonbitearekin bateran, jaien hasierako suziria bota ohi dute. Jarraian, 2010eko eta 2015ko txupinazoen hainbat argazki:

 

 

Patata tortila lehiaketa

Jaien hasierarekin eta txosnen irekierarekin batera, patata tortila lehiaketa antolatzen da. Arrakasta handiko ekitaldia da, maiz gainera mozorrotzeko aukera baliatu dena. Jarraian, 2011ko patata tortilaren argazki-bilduma:

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!