Kultur jarduerei berrekingo diote Urnietan

Aiurri 2020ko aza. 14a, 10:25

Egoera epidemiologikoa hobetuz doala eta, Udalak bere eraikinak herritarrei irekiko dizkiela iragarri du: “Astelehenetik aurrera Sarobe, musika-eskola, frontoia, Gaztelekua, Gazte Informazio Puntua, liburutegia eta ikasgela zerbitzua herritarren eskura egongo badira ere, aipatutako leku horietako bakoitzean segurtasun-protokolo zorrotzak bete beharko dira, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako azken dekretuan ezarritako arauak aplikatuz”.

UdazkeneanK

Kultur programazioa berrezarriko dute.

  • Azaroak 20, ostirala. 17:30: Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Lekaion.
  • Azaroak 21, larunbata. 19:00: Izaki Gardenak musika taldea Saroben.
  • Azaroak 22, igandea. 19:00: Garikoitz Mendizabalen eta German Ormazabalen kontzertua Saroben.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!