Gimnasioa eta kardio gelak itxita egongo dira urtarrilaren 21ean eta 22an, garbiketa zerbitzuaren grebagatik

Aiurri 2021ko urt. 21a, 13:28

Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbiketa sektoreak greba deialdia egin du ostegunerako (urtarrilak 21), eta ostiralerako (urtarrilak 22).

Gauzak horrela, kirol instalakuntzak garbitzea eta desinfektatzea bermatu ezin direnez, itxi egingo dira bi egun horietan. Eskubaloiko pistan eta futbol zelaian egiten diren jarduerak aldiz, egiten jarraitu ahal izango dira bi egun horietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!