“Haraino gerturatzen diren herritarrei errespetuzko jarrera izatea” eskatu die Urnietako Udalak, ohar bidez. Balio handiko ondarea izanik, erabilera desegokia saihestu behar dela gogorarazi dute: “Pertsona batzuk hamaiketakoa egiteko eta atsedena hartzeko baliatzen dute; bertako harrietan esertzen dira, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Kontuan eduki behar baita, erabilera desegoki horiekin harriak mugitu edo apurtu egin daitezkeela”.