Covid19 | Datuak egunez egun

Itxiera perimetrala ezarriko dute Urnietan, asteartetik aurrera

Jon Ander Ubeda 2021ko api. 16a, 13:19

Gipuzkoako udalerri askorekin gertatu den bezala, azken astean garapen epidemiologikoak nabarmen egin du okerrera. Urnietako datuak oso esanguratsuak dira.

Apirilaren 2tik 6ra, bost egunez jarraian, ez zen kasu positiborik agertu. Baina azken egunetan positiboak biderkatu egin dira. Apirilaren 7an 2 kasu berri agertu dira eta gaur arte 26 kasu berri agertu dira. Beraz, apirilaren 7tik 15era, 26 kasu positibo. Erritmo horrekin 400eko intzidentzia-tasa gainditu du, eta asteleheneko txostenean ezinbestean gorriz agertuko da Urnieta. Osasun Sailaren egungo irizpideekin, itxiera perimetrala ezartzeko zerrendan agertuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!