Kultur eskaintza zabala Urnietan, maiatzean eta ekainean

Aiurri 2021ko mai. 6a, 11:22

Kultur ekintza anitzez gozatzeko aukera izango da Urnietan maiatzean eta ekainean. “Dokumentalak, kontzertuak, bertso-saioak, familia-ikuskizunak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste.

Programaturiko ekintza guztien sarrerak salgai daudela dagoeneko eta interesa dutenek bi bide dituzte eskuratu ahal izateko: alde batetik, Sarobeko bulegoan (astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00) eta beste alde batetik, bibe.me webgunean. Horrez gain, sarrerak zozketa bidez eskuratzeko aukera ere emango du Udalak; horretarako epea
emanaldi bakoitza baino 15 egun lehenago irekiko da.

 

Kale-antzerkia: “Por hacer un favor”

  • Eguna: maiatzak 23
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: San Joan plaza
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: doan

Sinopsia: “Mesede bat egiteagatik” kalerako piezan, hautagai politiko baten beldur eszenikoa gainditzeko coach batekin jarriko dira harremanetan. Honela, ikuslegoak meeting bat simulatuko duen saio terapeutiko batean parte hartuko du. Dudarik gabe umorea eta ironia nahasturik dituen ikuskizun zirikatzailea izango da.

Bertso-saioa: Gipuzkoako XLI Eskolarteko Bertso txapelketa

  • Eguna: maiatzak 28
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: doan

Sinopsia: Gipuzkoako eskolarteko txapelketan guztira 20 bertsolari gaztek hartuko dute
parte egingo diren lau kanporaketetan.

Familia-ikuskizuna: “Adi, grabatzen, ekin!”

  • Eguna: maiatzak 30
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 3 euro

Sinopsia: Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa. Hau dena, beti bezala, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.

Antzerkia: "La mudanza"

  • Eguna: ekainak 6
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: 8 euro

Sinopsia: Bi bikotek etxea utzi behar dute: Pacok eta Emiliak 2011n, eta Mari Carmenek eta Emiliok 1961ean. Bi etxe-aldaketa, 50 urteko aldearekin. Pertsonaiak etxez ez ezik, bizitza-ikuspegiz ere aldatzera behartuta daude komedia honetan. Gizakiak bere nortasuna zigilatzeko nola heldu behar dien gauzei eta oroitzapenei aztertzen du La mudanza antzezlanak. Aldaketa gertu denean eta segurtasuna kolokan jartzen denean gizakia zaurgarritasunera hurbiltzen da. Botila erdi beterik ikustera gonbidatzen gaitu... botilarik ere ez den garaian.

Musika: "AMAK"

  • Eguna: ekainak 12
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Sinopsia: Amak amak dira eta lau. Lau trikiti edo lau pandero eta lau ahots. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. Amak ikuskizun biribila eskainiko duen taldea da: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo. Ikuskizuna bitxia eskainiko digute trikiti, pandero eta ahotsen hamaika bariazio edo konbinazioekin, eta horrela lortuko dute kantuei formula berriak lantzea. Iparraldeko kantaerako ohituraren ikuspegiari gehituko dizkiete une berean astindutako lau trikiti eta lortuko den musika koloreak ikuslearen gozamena ekarriko du areto edo aulkiz betetako plazetan. Jaia bai baina agertokiari erreparatuta. Sentimendu handiko kantuekin eraikiko dute entzulearen arreta. Amak taldea ezohikoa da. Euskal Herria irudikatzeko aukerak eskainiko dituzte 50 minutuko errepertorioarekin. Kantu propioak, datozen jatorrizko taldeen kantuen bertsioak eta pot-pourriak osatuko dituzte, eta abesti klasiko batzuen moldaketak. Proposamen atsegin bat landuko du Amak taldeak eta dotorea, bai horixe.

Antzerki-tailerra: “UBU las sonrisas son risas?”

  • Eguna: ekainak 18
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: doan

Sinopsia: Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago?
Ama UBU: kapelina bat!
Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago?
Ama UBU: aterki bat eta gaban handi bat!
Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago Ama Ubu?
Ba al du mugarik botere-irrikak? Edo hondorik gabeko zaku bat bezalakoa da, elikatzen duzun heinean handiagoa bihurtzen dena eta gehiago eskatzen dizuna?

Familia-ikuskizuna: "Gora kasete"

  • Eguna: ekainak 25
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Etxeberri plaza
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: doan

Sinopsia: Gora kasete piezan antzerkia eta musika nahasten dituzte. Izebaren urtebetetze eguna da, eta ospakizuna antolatzeaz gain bere bizitzako abestien bilduma egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!