Piano eta bibolin-emanaldia, Musika Eskolaren eskutik

Aiurri 2021ko mai. 12a, 11:33

Bibolina eta pianoa protagonista izango dira Saroben hilaren 21ean. Hala,  XX. mendeko musikagileen piezak entzuteko aukera izango da, Lurdes Iriondo musika-eskolaren eskutik: D. Shostakovich, A. Donostia, D. Kabalewsky eta A. Piazzolla, besteak beste.

  • Eguna: maiatzak 21
  • Ordua: 19:15
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: doan

Gonbidapenak Saroben
Gonbidapenak eskuragai daude Sarobeko bulegoan eta kontzertua hasi baino ordu erdi
lehenago txarteldegian lortzeko aukera izango da, harik eta eserlekuak bete arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!