Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.
Familia ugariek, familia ugariaren tituluaren kopia erantsi beharko dute. Era berean, tarifa-murrizketa eskatzen duten ikasle guztiek dagozkien ziurtagiriekin egiaztatu beharko dute.
Eskaintza zabala
- Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta
mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean. - Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
- Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
- Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.
Funtzionamendua eta zerbitzuak
- Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
- Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain, musika-jarduera desberdinak egingo dira.
- Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
- Ikasketa-gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.
Informazioa guztia eta izena emateko orria Udalaren webgunean eta APP-an eskura daude.