Loitegi txapeldun eta Ansa azpitxapeldun San Ferminetako txapelketan

Mikel Arberas 2021ko uzt. 15a, 13:34

Bi urnietar eta bi final; bata garaile eta beste galtzaile. Maila handiko partidak ikusi ziren Hernaniko Galarreta frontoian.

Imanol Ansak Larrañagarekin joaktu zuen finala Urriza-Aizpuru IIIaren aurka. Norgehiagoka ikusgarria eskaini zuten lau protagonistek. Baina urnietarrak ezin izan zuen garaikur preziatua eskuratu eta garaipenetik tanto bakarrera geratu zen (30-29). Esan bezala, tanto oso biziak eta ikusgarriak ikusteko aukera eduki zuten Galarretara gerturatu ziren ia 300 lagunek.

Ondoren Julen Loitegik eta Zubirik Urrutia II- Martirena bikotearen aurka jokatu zuten. Julenek ohi duena baino tentsio handiagoa izan zuen, baina bere kideak, Zubiri goizuetarrak, aholkulari lanetan aritu zen; uneoro eman zizkion argibideak eta garaipenaren bidean laguntza handia izan zen (30-21).

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!