Larunbatean, 100 eta 300 metroko probetako semifinalekin hasiera eman zion Mikelek Sub-16 lehiaketari; bi marka pertsonal eta finalerako bi txartel eskuratu zituen. Arratsaldean 100 metroko finalean 6. postua lortu zuen (11.37s), berriro ere bere marka onena hobetuz. Txapelketako unerik hoberena igande goizekoa izan zen, 300 metroko finalean helmugako marra hirugarren zeharkatu zuenean (35.73s) eta brontzezko domina lortu zuen.