Mikel Iturria, bosgarren Ordiziako Klasikan

Aiurri 2021ko uzt. 26a, 09:05
©OrdiziakoKlasika

Sierra Nevadan egonaldia egin eta gero, lehen proba zuen Ordiziakoa, eta Aiurriri duela hamar egin bere asmoa zein zen aitortu zion: “Aurrean ibili nahi nuke”. Eta baita aurrikuspenak bete ere! Helmugara iritsi zen boskotean lehian ibili zen, lasterketako protagonistatakoa bilakatuz. 

Eskarmentu handiko korrikalariak irabazi zuen, etorkizun bikaina duen korrikalari gazteari aurrea hartuz. Eta haiekin batera iritsi zen urnietarra. Podiumera igotzeko merituak egin zituen, lehen lasterkari euskalduna izan baitzen.

 

Denboraldiko une garrantzitsuena heldu da Mikel Iturriarentzat

Ordiziakoa eta gero, aurretik baititu Donostiako Klasika uztailaren 31n, Burgosko Itzulia abuztuaren 3tik 7ra eta handik Vueltara, abuztuaren 14tik irailaren 5era. Aiurriri berriki adierazitakoaren arabera, “hilabete eta erdi da, bete-betean egin beharrekoa. Erraza ez, batez ere mentalki, baina prest nago”.

Lehen aukeran argi utzi du sasoiko dagoela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!