Irekita dago Lekaio kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Aiurri 2021ko ira. 14a, 12:38

Lekaio kultur etxean haurrei eta helduei zuzenduriko hamaika ikastaro izango dira 2021-2022 ikasturtean. Matrikulazio epeak gaur zabaldu dira eta izena emateko azken eguna irailaren 28a izango da. 

Ikastaroetan parte hartzea erabakitzen dutenek urriaren 15ean hasiko dituzte klaseak eta maiatzaren 16ra arte jardungo dute hautaturiko espezialitatean. Covid 19-a dela eta, ikastaro guztiak indarrean dagoen protokoloa eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatuko dira. Besteak beste, marrazkigintzan, joskintzan zein eskulanetan trebatze nikasteko aukera izango dute urnietarrek .

Urnietan erroldatutakoek prezio murriztua izango dute ondorengo kasuetan:

  • 21 urtetik azpikoak
  • 65 urtetik gorakoak
  • Ikasle edo gazte txartela dutenak
  • Langabezian daudenak
  • Pentsiodunak

Bestalde, %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek.

Ikastaroen nondik norakoak sakonki ezagutzeko, jo Urnietako Udalaren webgunera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!