Mendi Film Festival, Urnietan

Aiurri 2021ko ira. 16a, 11:04
Iturria: Mendi Film Festival

Urnietan egingo du geldialdia Mendi Film Festival-ek,  mendia, abentura eta natura uztartzen dituen zinema jaialdiak, hain zuzen. Urtetik urtera bere ospeak gora egin du, harik eta arlo horretan munduko onenen artean lekua egitea lortu arte. 

Zanpatuz mendi elkarteak eta Urnietako Udalak zinema jaialdiko onena herrira ekartzea lortu dute. Hala, irailaren 23an Saroben  5 proiekzio  ikusteko eta istorio izugarriak ezagutzeko aukera izango da, 19:00etatik aurrera.

Emanaldiak jatorrizko hizkuntzan izango dira, baina azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira. Sarrera doakoa izango da eta Sarobeko bulegoetan eskura daiteke astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean. Online ere erreserbatu daiteke. Xehetasun gehiago, Urnietako Udalaren web orrialdean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!