Covid19 | Datuak egunez egun

23 kasu berri Urnietan, azkeneko astean

Aiurri 2021ko urr. 18a, 12:31

Intzidentzia-tasa metatuta 434,85ekoa da eta datu horiekin eremu gorrian sartu da. Gipuzkoako udalerri bakarra da. Asteazkenean kasu bat agertu zen eta geroztik biderkatu egin da. Ostegunean 4, ostiralean 6, larunbatean 8 eta igandean 4.

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Andoain: 2 kasu.
  • Zizurkil: 2 kasu.
  • Asteasu: 0 kasu.
  • Aduna: 0 kasu.
  • Larraul: 0 kasu.
  • Amasa-Villabona: 0 kasu. 
  • Urnieta: 23 kasu.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Urnieta: 434,85 (gorriz).
  • Amasa-Villabona: 33,80 (berdez). 
  • Andoain: 33,36 (berdez). 
  • Gipuzkoa 73,15 (horia).

Adierazle nagusiak

Egoerak okerrera egin du, azken bi asteetakoak alderatzen jarrita. Zainketa berezien unitatean kopurua beretsua da, baina hilkortasunean aldaketa eman da. Aurreko boletinean 6 pertsonen heriotzaren berri ematen zen. Oraingoan, 15.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!