Hasi dira Txoritagaingo parkea berritzeko lanak

Aiurri 2021ko urr. 22a, 11:09

Urnietako Udalak Txoritagaingo parkea eraberrituko du, aurreko urteetako parte-hartze prozesuetan herritarrek egindako eskaeretako bat aintzat hartuta.

Obrak aste honetan hasi dira; auzoarekin bat egingo duen espazioa sortze xede, itxitura-hesia kendu da, baita horren euskarri diren hormigoizko horma gehienak ere. Horrez gain, bertako azpiegitura aldatu egingo dute. Zurezkoa izango da eta aproposak izango dira haurren sozializaziorako nahiz trebetasunak indartzeko.

Jolas berriek estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren interakzio soziala eta fisikoa sustatuko dituzte, baita mugimendu askea ere. Segurtasun eremurako, berriz, jolasen azpian zoladura elastiko bat ipiniko da,
hondoratuta, inguruko hormigoiaren kota berean. Era berean, egurrezko eserleku uharte batzuk sortuko dira, haurrek eta gurasoek modu eroso batean atseden har dezaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!