Kultur eskaintza oparoa izango da aste honetan, UdazkeneanK programaren eskutik

Aiurri 2021ko urr. 25a, 10:28

Urnietako Udalak herriko elkarte batzuen laguntzarekin prestaturiko UdazkeneanK programaren barruan hainbat ekintza izango dira aste honetan: euskaraz jolasteko programa, ipuin kontaketa, familia ikuskizuna eta rol, estrategia nahiz simulazio jardunaldiak, hain zuzen.

Parketarrak

  • Eguna: Urriak 28.
  • Ordua:17:00-18:00: 3-5 bitarteko haurrentzako.
  • Ordua: heldu baten laguntzarekin 18:00-19:00: 6-9 urteko haurrentzat.
  • Lekua: San Joan plaza.
  • Sarrera librea, aforoa bete arte.

Ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberekin

  • Eguna: Urriak 29.
  • Ordua: 17:00.
  • Lekua: Lekaio kultur etxea.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sarrera: librea, aforoa bete arte6 urtetik gorako haurrentzat.

Babo Royal Klown, antzerkia

  • Eguna: Urriak 29.
  • Ordua: 18:00.
  • Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Egapen).
  • Hizkuntza: Testurik gabea.
  • Sarrera: Doan gonbidapenarekin.

Laxaro familia ikuskizuna

  • Eguna: Urriak 31.
  • Ordua: 18:00.
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Sarrera: 3 euro.

Rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak

Bestalde, Habitantes de Innsmouthek antolatuta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak ospatuko dira, urriak 30 eta 31n, eta azaroaren 1ean Lekaio kultur etxean. Egun horietan, mahaiko rolaz, mahai jokoez eta Wargameaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste. Halaber, azaroaren 1ean erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera izango da eguerdiko 12:00etan San Joan plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!