Omenaldi hunkigarria Jon Izagirreri Anoetan

Andoni Urbistondo 2022ko urt. 9a, 21:00

Jon Izagirrek bere kuadrilaren omenaldi beroa jaso zuen atzo, Anoetan, Realak Celtaren aurka jokatu zuen partidan. Dozena pare bat lagun bertaratu ziren, gehienak Izagirre izena erakusten zuen kamiseta soinean. Jonen argazkia ere eraman zuten. Izagirre Realeko bazkidea zen, realzale sutsua, eta futbol zale porrokatua.

Lehen argazkia Real Sociedad taldearena da, eta beste biak Jon Izagirreren lagunek helarazitakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!