Sendabelar eta landare jangarrien bila

Aiurri 2019ko api. 8a, 12:09

Udaberriari eta euskaldunon urte berriari ongi-etorria emateko ekitaldia egin zuten apirilaren 7an Zizurkilen. Landare jangarriak eta sendabelarrak ezagutu eta biltzeko osteratxoa egin zuten goizean, Josetxo Otegi herritarrak gidatuta. Eguerdian, bildutakoa dastatzeko aukera izan zuten Zimiterioan. Horrekin batera, euskal egutegiko urte berriari ongi-etorria eman zioten bildutakoek.

Eguraldiak ez zuen lagundu, baina talde polita osatu zen sendabelar eta landare jangarriak ezagutzeko asmoz. Pello Mari Otaño plazatik abiatuta, Arripitxi baserri aldera abiatu zen taldea. Bidean aurkitutako landareen inguruko azalpenak eman zizkien Josetxok.

Itzuleran, Zimiterioan elkartu ziren guztiak, urte berriari ongi-etorria egiteko. Bazkal garaian, landare ezberdinak dastatu ahal izan zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!