Jose Arana Irastorzaren omenezko plaka lapurtu dute Polloe hilerritik

Aiurri 2019ko mai. 8a, 13:56

Zizurkilgo frontean hildako EAE-ANVko lehen gudaria izan zen Jose Arana Irastoza. Joan zen uztailean, Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Donostiako Udalek bat eginda, omenaldia eskaini eta haren omenezko plaka jarri zuten Polloeko hilerrian. Bada, gaur jakin denez, plaka hori lapurtu egin dute hilerritik.

 

Josetxo Arana ilobak Aiurriri azaldu dionez, "gaur jakinarazi digutu Polloetik osabaren plaka lapurtu dutela. Itxuraz, Aste Santuaren aurretik desagertu zen eta Zizurkilgo Udalari jakinarazi zioten. Zizurkilgo Udalarekin eta Polloeko kideekin hitz egin dugu eta berriz ere plaka jartzeko asmotan gara".

Aiurrik Jose Arana Irastorzari omenaldia egin zitzaionean argitaratu zuen erreportajea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!