Erraldoien topaketa giro bikainean ospatu da Zizurkilen

Aiurri 2019ko mai. 11a, 15:51

Zizurkilgo konpartsaren bosgarren urteurrena ospatzeko erraldoien kalejira ospatu da Zizurkilen.

Guztira, 14 erraldoi eta sei konpartsa elkartu dira: Amasa-Villabonako Erraldoi eta Ipotxak Besamotza konpartsa, Ibarrako Erraldoiak, Añorgako Erraldoiak, Lasarteko Erraldoiak, Santacara Erraldoien Konpartsa eta Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

10:00etan abiatu dira kalejiran konpartsa guztiak Joxe Arregi plazatik. Herriko auzo ezberdinetan dantzak egin dituzte, ondoan lagun izan dituztelarik Loatzo Musika Eskolako dultzaineroak. Haur askok beren erraldoi propioak eraman dituzte erraldoien kalejirarekin bat eginez, eta goiz ederra igaro dute. Amaieran Joxe Arregi plazan elkartu dira argazkia egiteko eta azkeneko dantza saioak eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!