Zizurkilgo kirolaren eta kirolarien historia liburu batean biltzeko beka

Aiurri 2019ko abu. 23a, 10:59
Batis Kortajarena, Danok Danena halterofilia taldeko arduraduna, taldekideekin batera.

Zizurkilgo Udalak Zizurkilgo kirolariak historian zehar izeneko beka atera du, Zizurkilgo kirolaren historia orokorra jasotzeko eta Zizurkilgo kirolarien kirol-bizitzaren berri izateko asmoz. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

 

ZIZURKILGO KIROLARIAK HISTORIAN ZEHAR BEKA

Zizurkilgo Udalak “ZIZURKILGO KIROLARIAK HISTORIAN ZEHAR” deituriko ekimena abian jarri du.

Ikerketa esparrua honako hau da: Zizurkilgo kirolaren historia orokorra, bereziki Danena kirol-elkartearen ibilbidea. Zizurkilen egon izan diren kirolariei dagokienez, beren kirol-bizitzaren berri jaso nahiko genuke, eta, azterketa egiteko orduan, genero-ikuspegia presente izango da, hau da, gizon- emakumeen kirol jarduera eta lorpenak aztertuko dira. Aztertu nahi da, baita ere, kirolari horiek guztiek noraino eraman duten Zizurkilen izena.

  1. BEKAREN EZAUGARRIAK
    a) Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira.
    b) Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka-egileari

komunikatzen zaion egunetik hasita.
c) Beka honen diru-zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da.

  1. ESKATZAILEAK
    a) Beka norbanakoek edo gehienez 3 pertsonak osatutako taldeek jaso

ahal izango dute.
b) Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo

baliokide den titulu edo diploma bidez.

  1. ESKABIDEETARAKO ARAUAK

Interesatuek eskaera aurkeztu beharko dute, epe barruan, honako agiri hauekin batera:

  1. a)  Eskatzaileen nortasun-agiriaren fotokopia bat
  2. b)  Titulazio akademiko zehaztua eta osatua
  3. c)  Curriculum vitaea
  4. d)  Gaiaren azalpena eta lana nola egingo litzatekeen azaltzen duen proiektua,

ahalik eta zehatzena (5 orrialdekoa, gehienez), ondokoak azalduz:

  • · Lanaren ikerketa-esparrua
    • ·  Ikertzailearen aurreko esperientzia
    • ·  Helburuak
    • ·  Materialak, baliabideak eta lan-metodologia
    • ·  Lana garatzeko kronograma, gehienez ere 12 hilabetekoa
    • ·  Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

  • -  Dokumentazioa Zizurkilgo udal-bulegoetan aurkeztu behar da (Ernio Bidea 9A, behea)
  • -  Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 6an 14:30ak arte.
  • -  Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo oinarri hauetan eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ikusiz gero, hamar eguneko epean konpondu edo beharrezko agiriak ekar ditzala eskatuko zaio interesatuari.
  • -  Bide batez, hala egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4. ESLEIPEN PROZEDURA

  • -  Beka hau Zizurkilgo alkateak esleituko du, epaimahaiaren proposamena

jaso ondoren.

  • -  Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendu-lehiaketa baten

emaitza oinarritzat hartuta egingo da.

  • -  Erabakia aurkeztu diren guztiei jakinaraziko zaie.
  • -  Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

o Batzordeburua:alkatea
o Batzordekideak: Kirol Batzordeko 2 ordezkari, kirol-zinegotzia eta

Kirol teknikaria

o Idazkaria: Kirol Saileko administraria

- Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edota hautagai batzuk proiektua defendatzera dei ditzake.

- Honako alderdi hauek hartuko dira aukeraketarako irizpide nagusitzat:
o Eskatzailearenespedienteakademikoaetaberecurriculuma(0-10

puntu)
o Ikerketaproiektuareninteresa,zuzentasunaetabaliozientifikoa(0-

20 puntu)
o Originaltasuna (0-5 puntu)
o Kronograma-bideragarritasuna(0-5puntu)

- Puntuaketa:
o Eskatzailearen puntuazioa, epaimahaikide bakoitzaren puntuak

gehitu eta batez bestekoa izango da.
o Epaimahaikide guztiek dute hitz egiteko eta puntuazioa jartzeko

eskubidea.
o Puntu gehien duenari esleituko zaio beka, eta, horrek hartuko ez

balu, hurrengoari proposatuko zaio.
o Hala ere, epaimahaiak bekarik ez emateko proposamena egin

dezake, lanen kalitatea nahikoa ez dela uste badu.

5. BEKADUNAREN BETEBEHARRAK

  1. a)  Bekaren onarpena adieraztea eta sinatzea, emakida jakinarazi eta hamar

eguneko epean.

  1. b)  Aurreikusitako planaren aldaketen berri ematea. Halakorik ezingo da egin

Zizurkilgo Udalaren baimenik gabe.

  1. c)  Bekaren amaieran memoria (ikerlanaren azken erredakzioa) aurkeztea.

Lan horren ale bat entregatuko da paperean, tarte bikoitzez idatzita,

korrelatiboki orrialdeztatuta.

  1. d)  Epaimahaiak lana ontzat eman behar du. Zentzu horretan, lanak

gutxienezko oinarrizko eduki edo bekadunak proposamenean bere gain hartutako betebeharrak betetzen ez baditu, 6. klausulako 1.b eta 1.c ez zaio ordainduko.

  1. e)  Ikerlana entregatzeko azken epea betetzen ez bada, justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, penalizatu ahal izango da. Epaimahaiak erabakiko du emandako arrazoiak nahikoak diren ala ez. Bekaren % 10eko murrizketa egin ahal izango da hilabete bakoitzeko atzerapenagatik.
  2. f)  Lanaren luzera gutxienez 100 orrialdekoa izan beharko da.
  3. g)  Egileak 30 lerro inguruko laburpena erantsiko du (euskaraz).
  4. h)  Egileak bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean aurkeztuko du, horretarako Zizurkilgo Udala eta lanaren egilearen artean eguna eta ordua

adostuta.

6. ORDAINKETAK
- Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu

ondoren:
o Kopuru osoaren % 30, beka ematen den une berean,

aurreordainketa moduan.
o Kopuru osoaren % 60, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta

epaimahaiak ontzat eman ondoren.
o Gainerako % 10a, adostutako egunean jendaurrean aurkeztu

ondoren.

  • -  Lana amaituko ez balitz, bekadunak jasotako diru guztia itzuli beharko

lioke Udalari.

  • -  Ikerlanak sor ditzakeen gastuak bekadunaren kontura joango dira.

7. LANAREN JABETZA
- Lanen jabea Zizurkilgo Udala izango da. Udalak berarentzat gordetzen du

ikerketak osoki edota partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, egoki deritzonean. Beti ere, lanaren egilea aipatu beharko du.

8. GORABEHERAK

  • -  Zizurkilgo Udalak betebehar hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak

konpondu ahal izango ditu. Era berean, beka indarrik gabe utzi ahal izango du, onuradunak betebehar hauetako eginbeharrekoak betetzeke utziko balitu.

  • -  Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!