Zizurkilgo PSE-EE pozik, festa egitaraua bi hizkuntzatan ikusita

Aiurri 2019ko ira. 4a, 11:22

Jose Antonio Sanchez Zizurkilgo PSE-EE Udal taldeko bozeramailea pozik agertu da, Udal gobernuak gaztelania ere txertatu duen festetako egitaraua kaleratu duelako, “PSE-EEk eskatu bezala”. Ohar bidez azaldu duenez, “guztiok baitugu eskubidea gure Udalak Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan informa gaitzan”.

Gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Elbarrenako festetako ekimenak, kros mistoarekin. Eta astelehenera arte ez dute etenik izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!