Xexili eguna, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko aza. 23a, 14:41

Xexili eguna ospatu dute Loatzo musika eskolako kideek. Kalejira egitea zuten aurreikusita, baina abiatu bezain laster euriak hartu du protagonismoa. Joxe Arregi plazara itzuli, eta talde bakoitzak bere emanaditxoa eskaini du bertan. Eguraldiak lagundu ez badie ere, ederki moldatu dira musikari gazteak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!