Piktogramak jarriko dituzte Zizurkilgo udal eraikinetan

Aiurri 2020ko urt. 2a, 10:42

Zizurkilgo PSE-EE alderdiaren udal taldeak prentsa oharra igorri du joan zen abenduaren 26ko batzar orokorrean onartu zuten mozio baten berri emateko:

Zizurkilgo PSE-EE alderdiaren udal-taldeak poza agertu du abenduaren 26an onartutako mozioa dela eta. Sozialistek bultzatutako mozio horren bidez, udal eraikin zein herriko ostalaritza eta komertzioetan piktogramak jartzearen aldeko apustua egiten da. Ekintza horren bidez, irisgarritasuna hobetuko dute piktogramak dituen lehen herria izateko “ohore” luke Zizurkilek.

Prentsa ohar bidez Josean Sanchez sozialistak azaldu duenez, Gautena elkartearekin batera gauzatuko dute ekintza hau 2020an zehar, EH Bildu alderdiak hala eskatuta. Azaldu duenez, neurri hau “aurrerapena” izango da autismoa edo antzekoa duten pertsonen integraziorako eta etorkinentzat ere baliagarriak izango dira, izan ere, piktogramek ez dute hizkirik eta “hizkuntza unibertsala” da.

Aipatu du, baita ere, garrantzitsua dela udal gobernuak 2020an jartzeko konpromisoa lortu izana. Elementu horiei esker, ezgaitasuna duten pertsonak autonomia eta independentziaz herrian barrena mugi daitezen lagunduko dugu, eta aukera berdintasuna bultzatuko dugu.

Sanchezek azaldu du, abenduaren 26an eztabaidatutako mozioak, Nafarroako autismoaren inguruko ANA elkarteak bultzatutako ekintzak dituela oinarri gisa. Ikasketarako, komunikaziorako edo giza-harremanetarako traba handiak dituzten pertsonei, komunikazioa edo ulermena errazteko ekintzak bultzatzen ditu ANA elkarteak, baita familiei zuzeneko arreta ere.

Dionez, autismoaren espektroko trastornoa duten pertsonek, edo irakurtzen ez dakitenek, piktogramak erabiltzen dituzte euren inguru naturaletan; etxean esaterako. Kalera ateratzen direnean, ordea, piktogramak beharko lituzkete udaletxean, udal erikinetan, anbulatorioetan, liburutegietan, komisaldegietan, kirol-guneetan, futbol zelaietan, dendetan, merkatalguneetan, edota ostalaritza-guneetan. Horregatik, azpimarratu du, “oso garrantzitsua” da ekimen hau aurrera atera izana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!