Biala eskatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo

Ainhoa Gil 2020ko mar. 12a, 11:12

Biala orain! plataformak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Zizurkilen. Azken asteotan egin duten gisan, Bulandegi-bidea eta Ernio-bidea arteko biribilgunean egin zuten protestaldia, trafikoa moztuz. Apirila amaierarako iragarri zuten hurrengo elkarretaratzea.

Zizurkilen barrena pasatzen den trafiko handiari irtenbidea ematea eskatzen du Biala orain! plataformak. Azken datuen arabera, 10.000 ibilgailuk zeharkatzen du herria egunero-egunero, horrek sortzen dituen arazoekin. Egoerari irtenbidea emateko, saihesbidea edo biala egitea eskatzen dute herritarrek.

Azken asteetan egin duten bezala, herriguneko trafikoa eten zuten atzo, protesta egiteko. 18:00etatik 18:30etara egin zuten trafiko etenaldia eta herritar asko batu zen. Apirila amaierarako egin zuten hurrengo elkarretaratzerako deia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!