Zizurkilgo Udal bulegoak, ohiko jardunean

Aiurri 2020ko abu. 4a, 10:05

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 24an hartu ziren behin-behineko neurri guztiak bertan behera utzi ditu eta ohiko jardunari ekin diote Udal bulegoetan. Horrez gain, Plazida Otaño liburutegia zabalik egongo da gaur, liburuak itzuli edota maileguan hartu ahal izateko.

Uztailaren 24an hartu ziren behin behineko neurri guztiak bertan behera utzi ditu Zizurkilgo Udalak. Plazida Otaño liburutegiko langile baten gertuko senideak COVID19aren proban positibo emateak ekarri zuen liburutegia itxi eta Udal bulegoak aurretiazko hitzorduaren funtzionamendura itzularaztea, baina kutsatutako pertsonaren inguru hurbilenekoei egindako bigarren PCR probek ere negatibo eman dute. Beraz, ohiko jardunean ari dira Joxe Arregi plazako Udal bulegoak.

Liburutegiak berriz, opor garaia du hau, baina atzo goizez zabalik egon zen eta eta gaur, abuztuak 4 ere, horrela egongo da 10:00etatik 13:00etara. Egunotan itxita egon den Bordatxo taberna ere irekiko da, segurtasun osoz.

 

Bien bitartean, konfinatuta jarraitzen dute Aurrera plazako bi etxebizitzetako bizilagunek, baina herrian ez da kasu gehiago izan momentuz. Zizurkilgo Udalak arduraz jokatzeko deia egiten die herritarrei eta orain arte bezala duen informazioa helarazteko konpromisoa hartzen du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!