Gabonak 2020

Artisau azoka izan da goizean Zizurkilen

Aiurri 2020ko abe. 20a, 14:15

Jostailu trukea ere egon da, eta baita bigarren eskuko kirol materiala erosteko aukera ere. Txikienek Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza bidaltzeko aukera eduki dute bertan zegoen postontzian.

10:00etatik 14:00etara bitartean eskualdeko artisauen produktuak ezagutzeko eta erosteko aukera izan da Joxe Arregi plazan. Azokan postua jarri dute, esaterako, Kaori Faktoria eta AMLU Studi, Sualma egurrezko jostailuak, Agara Agirre bitxigintza, Gorostidi harria eta beste hainbatek. Lehen ordutik hurbildu da jendea azokara eta saltzaileak pozik agertu dira jendearen parte-hartzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!