Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza arloan, ikastaro ezberdinak antolatu ditu Fraisoro eskolak. Horietako bat da 'Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea'.
Helburua ekologikoan lan egiteko gakoak ikastea da: ziklo naturalak ekoizpen-sistemetan sartzeko metodologia. Aurrez aurreko ikastaroa da, batez ere baratzezain profesionalentzat.
Martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean eskainiko dira klaseak 15:30etatik -19:30etara (16 ordu denera). Matrikulak 50 euroko kostua du eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus