Errugbi topaketa egiten ari dira Danenan

Aiurri 2021ko ira. 4a, 13:58

Melokotoiaren Errugbi Topaketa egin duten gaur Danena futbol zelaian. Iazko geldialdiaren ondoren, gaur egin dute topaketaren hirugarren edizioa. La única, Hernani eta Bera-Bera taldeetako emakumeek jokatu dituzte partidak, erakusgarri. Jokaldi ikusgarriak ikusi ahal izan dituzte gerturatu direnek. Goiz ederra pasa dute errugbiaren inguruan.

Biarritz Olimpique taldeko kideak ere espero zituzten Zizurkilen, baina azken orduan ez dute gerturatzerik izan. Frantziako federazioaren baimena ez da garaiz iritsi, eta jokalariek ezin izan dute topaketan parte hartu. Nolanahi ere, Biarritz taldeko zenbait ordezkari gerturatu dira, gonbita eskertu eta topaketako giroaz gozatzera.

Errugbia gertutik ikusteko aukera bikaina eskaintzen du topaketak. Hainbat zizurkildar eta beste hainbat zaletu gerturatu da emakumeen jarduna ikustera. Jokaldi ederrak eta joko bizia izan dituzte gozagarri. Eguraldia lagun, giro ederrean joan da goiza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!