Jon Irazuk seigarren egin zuen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalean

Aiurri 2021ko aza. 21a, 21:10

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zen igandean, eta Jon Irazu zizurkildarrak seigarren postuan amaitu zuen final handia. Gizonezkoetan Iker Vicente izan zen irabazlea eta emakumezkoetan Karmele Gigasola.

Esan bezala Iker Vicentek egin zuen denbora onena finalean gizonezkoetan (39.37). Emakumezkoetan Karmele Gigasola izan zen irabazlea (11.48). Nabarmendu beharra dago Bilbao Arena aretoan 3.000 zale inguru elkartu zirela, eta GOL telebistan 115.000 ikuslek gozatu zutela finalaz. Datu argigarria eta pozgarria da.

Gizonezkoen finaleko denborak:

  • Iker Vicente                            39.37
  • Mikel Larrañaga                    41.57
  • Eneko Otaño                          43.14
  • Aitzol Atutxa                          44.32
  • Julen Alberdi Txikia IV.a       45.53
  • Jon Irazu                                54.15

Emakumezkoen finaleko denborak:

  • Karmele Gisasola Zelai III.a    11.48
  • Uxue Ansorregi                         13.02
  • Maika Ariztegi                           15.25
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!