Txirrindulari bat hil zen atzo eguerdian mendiko baso-bide batean

Aiurri 2022ko urt. 16a, 09:51

Ertzaintzak jakinarazi duenez, jazoera eguerdiko 13:15 aldera gertatu zen. Larrialdietako zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin 57 urteko txirrindularia suspertzeko.

Arratsaldeko ordu bata eta laurden inguruan berriemaile batek SOS DEIAK larrialdietako zerbitzuari jakinarazi zion txirrindulari bat lurrean botata zegoela Andatza eta Bekokain arteko landa-eremu batean, Zizurkilgo udal-barrutian. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak berehala hurbildu ziren lekura txirrindulariari laguntzera, eta suspertze-maniobrak egin zizkioten arren, medikuak bere heriotza ziurtatu baino ezin izan zuten egin. Hildakoa 57 urteko gizona da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!