Elkar Fundazioak elkar sarien banatze ekitaldia antolatu du maiatzaren 9rako. Sari banaketaren ostean, “Lua kastore” antzerki eta dantza ikuskizuna eskainiko du Ma kolektiboak, Joseba Jaka bekaren laguntzarekin. Basteron izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera.
10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik izena ematen dutenen artean. Azken eguna maiatzaren 6a izango da, eguerdian.
Irabazleek egunean bertan Basteroko leihatilan hartu beharko dituzte sarrerak.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.