2018/04/22 02:00

Bestelakoak

Gorostidi Harria

Gorostidi Harria
Aduna

Zortzi harri-jasotzailek osatzen dute Gorostidi Harria txapelketako aurtengo kartela: Aimar Irigoien, Iban Ugartemendia, Jokin Eizmendi, Odei Izeta IV, Aimar Galarraga, Guzta, Xabier Peña eta Kortaberri

Iazko lan berberari egin beharko diote aurre aurtengo edizioan ere. 139 kiloko harri baldarra, 150 kiloko zilindro zaharra, 155 kiloko errektangular zaharra, 160 kiloko zilindro zaharra, eta 175 kiloko zilindro zaharra bina aldiz jaso beharko dituzte harri-jasotzaileek, nahi duten ordenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!