Ekitaldiz beteta joan da martxoa Adunan. Martxoak 8aren harira,hainbat ekitaldi antolatu dute hilabetean zehar. Atzo borobildu zuten egitaraua, egun osoko ekitaldi sorta antolatuta. Batukada tailerraren ondoren, erritmoz bete zuten herria. Goizean, Martxoak 8aren inguruko leloa margotu zuten herriaren sarreran eta talde argazki handia ateratzeko tartea ere izan zuten. Arratsaldean, batukadadoinuak nagusitu ziren berriro ere.