Gorostidi Harriaren edizio berria, igandean

Aiurri 2019ko mai. 2a, 10:30

Igandean jokatuko da Gorostidi Harria txapelketa. Sei harrijasotzaile lehiatuko dira Adunako pilotalekuan. Bost harri izango dituzte arerio eta bakoitzari bina altxaldi eman beharko dizkiete, halaik eta denbora tarterik laburrenean. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da txapelketa.

Aimar Irigoien, Iban Ugartemendia, Josetxo Urrutia, Imanol Illarramendi, Xabier Peña eta Guzta arituko dira nor baino nor. Bost harrirekin jokatuko da txapelketa, aurreko urteetako formatu berari eutsiz.

Horrez gain, 500 euroko sari berezia jasoko du185 kiloko zilindro zaharra esku bakarrez jasotzen duen harrijasotzaileak.

18:00etan hasiko da txapelketa, eta borondatea eskatzen zaie ikusleei, horrelako txapelketa bat antolatzeak dakartzan gastuei aurre egin ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!