Adunak 2-1 irabazi du Bergararen aurka herriarteko txapelketan

Aiurri 2019ko mai. 4a, 12:09

Ostiral iluntzean jokatu ziren Adunako pilotalekuan Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen kanporaketak. Adunarrek 3 partidetatik 2 irabazi zituzten bergararren aurka. Lehia bizia izan zen, eta bertaratu zirenek pilota partida ederrak ikusteko aukera izan zuten.

Emaitzak:

Kadeteak

Aduna 22 - 09 Bergara

Jubenilak

Aduna 04 - 22 Bergara

Seniorrak

Aduna 22 - 08 Bergara

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!