Elkartasun eguna

Ainhoa Gil 2019ko uzt. 8a, 09:31

Uztailaren 5ean elkartasun eguna antolatu zuten Adunan.
Hitzaldi informatiboa, elkartasun argazkia eta bertso afaria egin zituzten.

 11/13 makroepaiketaren berri emanez, hitzaldi informatiboa egin zuten, ekitaldi sortari hasiera emateko. Ion Mintegiaga auzipetuak parte hartu zuen, epaiketaren nondik norakoak azalduz.

Ondoren elkartasun argazkia atera zuten eta segidan bertso afaria ospatu zuten
Ander Goikoetxea (Amasa-billabona) eta Haritz Mujika (Asteasu)
bertsolariekin

Giro ederrean joan zen eguna eta bertatik elkartasunez babesa eskaini
zitzaien 11/13 makroepaiketan auzipetuta dauden guztiei eta bereziki
eskualdekoak diren Ion Mintegiagari (Ibarra) eta Jesus Mari Aldunberriri (Elduain).
Antolatzaileek eskerrak eman dizkie bertan parte hartu zuten Ion Mintegiaga, Ander Goikoetxea, Haritz Mujika eta bertaratu ziren guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!