Aranzadi Zientzia Elkartekoak indusketa lanetan aritu dira Marea mendian

Mikel Arberas 2019ko uzt. 11a, 13:48

6. urtez aritu dira Aranzadi Zientzia Elkartekoak eta auzolandegikoak indusketa lanetan.

Elkarteko kideek eta auzolandegiko gazteek 1936ko artileriarekin lotutako kokaguneak eta garaiko kanoiek jaurtitzen zituzten obus zatiak aurkitu dituzte. Aurkikuntzak 1936. urtekoak dira, Marea mendian gudariek matxinatuei aurre egin zietenekoak.

Josu Amilibia Adunako Alkateak adierazi duenez, Larraul, Zizurkil, Asteasu eta Aduna herriek Foru Alduaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin oroimen historikoaren programaren baitan informazioa jasotzen jarraituko dute datozen urteetan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!