Hipopresibo ikastaroa

2019-2020 ikasturtera begira, ikastaro berri bat jarri nahi dute martxan Adunan: Hipopresibo ikastaroa, hain zuzen ere. Villabonako Arindu fisioterapia-osteopatia elkarteko kideek eskainiko lituzkete saioak.

Asteazkenetan eskainiko dituzte saioak, 19:30etatik 20:30etara. Helduei zuzendutako ikastaroa izango da. Urriaren 2tik abenduaren 18ra, 12 saio izango lirateke eta hilean 25 euroko kuota ordaindu beharko da.

Oharrak
-Taldea osatzeko gutxienez zazpi heldu behar dira eta gehienez hamar. Taldekide kopuru minimoa bilduko ez balitz, bertan behera gera daiteke ikastaroa.
-Izen-ematea uztailaren 30ean bukatuko da.
-Izena ematerakoan ikastaro osoa ordaintzeko konpromisoa hartu behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!