Adunako Jaiak 2019

Adunako jaiak, abuztuaren 10ean hasita

Abuztuaren 10ean hasi eta 18ra bitarte luzatuko dira, tarte horretan bi asteburu harrapatuz. Kirol jarduerak eta mahaiaren bueltako hitzorduak, jaiaren hasieran.

Abuztuak 10, larunbata

  • 10:00 Buruarinen tailerra.
  • 12:00 I. Caldereria Aburuza pala txapelketa.
  • 17:00 XVI.Trans-Ernio pilota txapelketa.

Abuztuak 11, igandea

  • 11:00 Herri-krosa.
  • 12:00 Sagardo dastaketa.
  • 12:30 Landare lehiaketa.
  • 14:00 Txekor jatea.
  • 18:00 Toka txapelketa.
  • 19:30 Bide batez taldea.
  • 21:00 Txekor jateko afaria. Ondoren, Bide batez.

Abuztuak 14, asteazkena

  • 19:00 Kukurruku behera!!! Lehena gora!!! Ondoren, pintxoak eta barrikotea.
  • 20:30 Afaria, Euskal parrilla.
  • 23:00 Izer eta Alabier.

Abuztuak 15, osteguna

  • 07:00 Diana.
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Ume dantza. Ondoren Axeri-dantza.
  • 18:30 Tio Teronen semeak.
  • 19:30 Bertsolariak: Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Unai Mendizabal. Gaijartzailea: Amaia Agirre.
  • 22:30 Zoaz pake santuan! Antzerkia.

Abuztuak 16, ostirala

  • 20:30 Danbor-joleen afaria.
  • 23:00 Adunako I. Herri danborrada.

Abuztuak 17, larunbata

  • 06:00 Oilasko bilketaren hasiera.
  • 11:30-13:00 Puzgarriak.
  • 13:00 Oilasko jokoa eta III. Urrezko oilaskua.
  • 14:00 Umeen, oilasko biltzaileen eta 60 urtetik gorakoen bazkaria. Ondoren, Eriz magoa.
  • 16:00-19:30 Puzgarriak.
  • 21:00 Oilasko biltzaileen afaria.
  • 23:30 Gozategi.

Abuztuak 18, igandea

  • 14:00 Kuadrillen bazkaria. Egunean zehar Oria, txaranga.
  • 19:00 Kuadrillen jokoak.
  • 20:00 Ogitartekoak. Ondoren DJ Bull. Mozorro gaua: Helduak ume, umeak heldu.
  • 00:00 Azkena gora!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!